IMPLANTOLOGÍA

Ez sufritu gehiago hortzengatik!

HORTZ-INPLANTEAK BEHAR DITUZU?

Hortzik ez dagoenez, ahoaren funtzionaltasun osoa berreskuratzeko eta
emaitza estetiko handia lortzeko aukerarik onena hortz-inplanteak dira.
Horregatik, goi mailako Inplantologia egiten dugu teknologiarik
berritzaileenaren laguntzarekin.

ZER DIRA HORTZ-INPLANTEAK?

Hortz-inplantea pieza bat da (normalean titaniozkoa), gure
organismoarekin biobateragarria, hortzaren erroa simulatzen duena.
Haren gainean hortz-koroa bat jartzen da, hortz natural gisa jardungo
duena.Hortz-inplanteak beste tratamendu batzuen aldean duen abantaila
nagusia da falta diren hortzak ahalik eta modu naturalenean birjartzea,
gainerako hortz osasuntsuei kalterik edo mendekotasunik eragin gabe.
Haien fidagarritasuna eta pazienteei eskaintzen dieten moldagarritasun
eta erosotasun bikaina dira errehabilitazio-tratamendu gisa dituzten
beste onura batzuk. Hortz-inplanteak konponbide ezin hobea dira inork
hortzak izatearen onurez gozatzeari utz ez diezaion.
Gaur egun, hortz-inplanteak arrakasta-tratamendu bihurtu dira, eta
hortzak ordezkatzeko metodorik ezagunena eta eraginkorrena dira. Izan
ere, esne-hortzen eta behin betikoen ondorengo hirugarren hortzeria
esaten zaie.

MINGARRIAK AL DIRA HORTZ-INPLANTEAK?

PZZ Hortz Klinikan, kirurgiaren urrats bakoitza planifikatzen dugu, eta
balizko konplikazioak, interbentzioaren denbora eta balizko eragozpenak
ahalik eta gehien aztertzen ditugu. Gainera, gure 3D simulagailuek
gutxieneko esku-hartze inbaditzaileak egiteko aukera ematen digute.


Badakigu pazienteak nola sentitzen diren edozein prozedura kirurgikoren
aurrean. Edozein pazienteri beldurra kentzen adituak garela uste dugu.
Gure Inplantologia Boxa berariaz hornituta dago pazientea erabat lasai
senti dadin.

KONPROMISORIK GABE KONTSULTA GAITZAZU!